Tonuccik, gurekin egon zen azkenekoan, zera esaten zuen: “Haur Hezkuntzako ikasleei problema eta ikerketa konplexuak jarri behar zaizkie“. Hari horri tiraka, eta gaur egun programazioari edo robotikari ematen ari zaion garrantzia kontuan harturik, HHan ere badugu aukera!
Lehenego aukera Bee-Bot programa da. iPaderako app bat da. 12 zailtasun maila ditu eta aurrenekoak erabil ditzakegu noranazkoa, aurrera, atzera, ezkerrera, eskumatara… lantzeko gure txikiekin.
Pauso bat harutzago joan nahi badugu Daisy the Dinosaur izeneko appa erabil dezakegu. Hau ere, iPaderako da eta programazioaren sekuentzia kateak lantzeko aukera eskaintzen digu.
Logika, kokapena, errepikamenak, noranzkoak… elkarrekin lantzeko aukera politak. Baietz?
Informazioa luzatu ziguna Josu Garro @otxolua izan zen eta eskerrak eman nahi dizkiogu bertatik gurekin partekatzeagatik. Eskerrik asko Josu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina