2014/03/25

Zesar eta Ernestina

Aspaldiko ipuinak dira, horren aspaldikoak ni txikia nintzen garaikoa dela. Zesar eta Ernestinaren abenturak. Tapa gogorra, Zesar hartz haundi haundia. Ernestina xagutxi txiki eta kaxkarina. Biak batera bizi dira. Istorio asko kontatzen zizkiguten. Horren politak, horren xarmantak, horren gertuak... batetikin ez bazen, bestearekin identifikatzen zinen. Orain filme bat egin omen dute bi hauekin. Hemen trailerra (gazteleraz edo euskaraz ere egingo dute, seguru). Begiak isten ditut eta gurasoen etxeko sala, lurra, beroa, amaren ahotsa kontatzen... datorkit burura. Gozatu dezazuela!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina