2014/10/24

Amantalak etxera!!!

Kaixo politek:

Zelan joan da astea? Dagoeneko asteburu usainean gaude! Aste honetan beste saltsa batzuetan aritu naiz eta ez dut nabigatzeko parada gehiegirik izan baina jaso ditudanak hortxe:

  • Ahaztu baino lehen Cristina Goñik igorritako PPa. Zelako polita eta esanguratsua. Ezagutzen duzue "Cristinaren eskola", txunditurik etorri nintzen bertatik. Zerk txunditu ninduen? Denak, edifizioak (espreski  edo propio, beraiek diseinatua da), Cristinaren jakituria, motibazioa, entusiasmoa, indarra, irria... "is a must"  Elizondoko Haurreskola bixitatzea.https://drive.google.com/file/d/0BzWEH0EHnz6CMUVJUnRTZEMycDlQZUtUVktOdjBXc2FCN18w/view?usp=sharing


  • Geocaching ezagutzen duzue? Nik egia esan oraintxe lehengo aldiz entzun dut. Sinplea ei da funtzionamendua. Apps bat jeitsi eta mendi, baso, hondartza, hiri, auzo... gordea dagoen altxor baten berri ematen dizu. Zuk, ematen dizkizuen datuen arabera, altxorra topatu behar duzu. Lortzean, bertan dagoen "altxorra" hartu eta zuk zeuk beste bat jarri behar duzu...Udalekutan egiten genuen altxorraren bila baina "modernoagoa", frogatuko dugu?  http://creaconlaura.blogspot.com.es/2014/10/geocaching-para-principiantes.html 


  • Honako honekin, badakit, badakit aldamenekoari ez zaiola begiratu behar, badakit norberak bere bidea egin behar duela... Dena dela, jakin badakit ere, bidea lagunartean egiteak duen garrantziaz eta burlarik ez, baina barre algara eder batek, norberaren buruaz barre egitea eta aldamenekoarenak ikusi eta gero, "puf! Ez naiz bakarra!!" esan edo pentsatzeak duen garrantziak. Nigan, ez du preziorik!! Ingleseko klaseetan, ezin irakurri, gaizki ahoskatu eta beste hamaikatxo bat gazi gozo bizi ditugunean, ni neu behintzat, hauetaz ere gogoratuko naiz: https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=xjMKXsCnsZo 

KANTUEN MOMENTUA




Besterik ez gaurkoz, asteburuan, kuxkuxeatu, deskantsatu, zinera joan, paseatu, arropa garbitu, irakurri... nahi edo ahal duzuena egin ezazue baina saiatu parre egiten, irri egiten, irrifar handi bat margotzen... izan zaiteztela zoriontsu..muxuak, laztanak, mozuak eta patxoak nahastuta eta ez nago zuetaz ahaztuta... .

a good hearty laugh!Saturday MatineeGreat vintage photo.~Kids...Autumn in the Grand Tetons, Jackson Hole, Wyoming




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina