2014/11/06

Eguakotza!!!

Aupi!

Dagoeneko ostirala, ortzirala, egoakoitza edo barikue!!! Amantalak etxera!!! Zelan joan da astea? Tenperatura golpean jeitsi da eta aterkiak atera ditugu. Jada eskolako kalefakzioa ia piztua, ixotuta, emendauta edo emanda zegoen begiratzeko eskua, belaunak jarri ditugu, leihotik begira ariko bagina lez. Norbaitek era zakarrean "hau da hotza!!!" esaten duen bitartean, bere gorputzeko parteren bat edo batzuk normalean baino tenteago daudela adieraziz. Orduan, norbera ere enpoderatu eta "jo baietz! Ez al dute jarriko! Joan zen astean izerdi tanta bertatik ere dariola eta oraingo astean horixe ere tentetuta!"... zer egingo diogu, ba! Nork esan du? Nori entzun diot? Zein aldetatik nork? BAIIIIII!!! UMOREZ HARTU! 

Astean zehar gustuko edo atentzioa eman didaten guneak jasotzen ditut, aste honetan, ez dakit borrokalari ibili naizen edo "zerua-hodeia-interneta" dabilen. Haur Hezkuntza edota Eskolaren defentsako bideoak metatu ditut. Bi deo-deo eta Huescaco Silváren konfesioa bere irakasleari. Hortxe:

  • Tonucci: "No es verdad que todo viene después. Todo está antes, en los primeros momentos de la infancia"
  • Peter Moss "Los gobiernos cuidan más la calidad de sus detergentes que la calidad de sus escuelas infantiles."

Badira ba momentu horiek, betiko geratzen direnak? Nahiz eta eskola osoa txilioka egon, bi pertsonen arteko konbertsazio sakon eta maitakorra gertatzen denean? Haur Hezkuntzan, pardela aldatzean, komunean zain zauden bitartean, margotzen ari garenean, zapatako lokarriak lotzen edo bapatekoak, makurtuta zaudela eskutxoekin aurpegia ebatu eta barrutik ateratzen zaien "hura" esaten dutenean... EZ DU PREZIORIK, hori, hori, MOMENTUA da



Musika


Asteburuan, irri egin, barretxuak, algarak, usaindu, hausnartu, beste prespektiba batetik ikusten saiatu, zezenaren aurrean jarri, izan zaitez zezen, taldeak egiten duena egin...izan zaitez superheroea edo superheroina... izan zaitez..izan zaiteztela zoriontsu... muxuak, laztanak, mozuak eta patxoak nahastuta eta ez nago zuetaz ahaztuta...

Photo booth?by Hans Hammarskiold, 1960s.
matt-at-moma-1960.  Awesome!Josef Koudelka - Spain. 1977
.

2 iruzkin:

  1. Ze politta Nere! Motibatu, motibatu egiten du honek eta honelako kideek. Eskerrik asko!

    ErantzunEzabatu
  2. Zuri eskerrak, zuri irria,motibatzen duzuonoi,lanean indartsu ari zaretenoi. Viva zu! Viva zuek!

    ErantzunEzabatu