2014/11/13

Eguena... egokoitza

Kaixo polittek!

Badakit gaur aurreratu egin naiz apurtxo bat. Ostegun arratsaldea da ostirala izan beharrean... gose naizen seinale? Auskalo! Honats, aste honetako metaketa xumea: 

  • El tendedero de Maria. Uste dut ikuspuntu bikaina dela, gertua, denok egiten duguna,esanguratsua, etxekoa,urruna, SORMENA puri purian...http://www.eltendederodemaria.com
  • Zumeta, Bilbao eta Donostian: http://www.eitb.com/eu/kultura/artea/bideoak/osoa/2708934/bideoa-jose-luis-zumeta-margolaria-erakusketak-bilbon-eta-donostian/ 

Abestien txokoa: 
  • Jazzte Borrazzte Band. Nahi al dituzue kontratatu saioren baterako? http://www.jazzteband.com/2014/01/audiciones.html 

  • Asteazkenean, gidatzen nindoala Itziar Alduntziren irrati saioa entzunez heldu nintzen etxera. Egun horretan, entzuleari honako galdera hau egiten zion " zein da gustuku duzun talde edo abeslaria eta konfesatzea hutsak lotsa ematen dizuna?" edo beste galdera bat ere izan daiteke "esaiguzu zein musika entzuten duzun, den den dena... batzuk Rocio Jurado beste batzuk Pablo Alboran, Bisbal... eta nik pentsatu nuen "lotsagarria da zuri hori gustatzea? Horiek dira ezin konfesatu ditzakegunak? Horiek dira, gure intimitatean bakarrik entzuten ditugunak eta ezin esan ditzakegunak? Galdera horrekin nago oraindik ere... zer dugu publikoari begirako musika klase bat eta beste bat guri bakarrik gustatzen zaizkigunak? Etxeko sukaldean esango nukeen bezala "ez jat ondo eresten"... 
    • Solamente tu: https://www.youtube.com/watch?v=F0rwOsAteXM 
    • Como yo te amo: https://www.youtube.com/watch?v=UXs7ZdOtsMg
    • https://www.youtube.com/watch?v=sct0-7rs2zY nor izan zitekeen Yolanda...
    •  Carolina: https://www.youtube.com/watch?v=7_RIYzkI8Rw
  • Jazz mujeres:https://www.youtube.com/watch?v=H4WGyrSU-LI&list=PL4396A097F00C4BDB 
Asteburu gozoa pasa dezazuela, nahi duzuen bezala, ahal duzuen moduan; hiriburuan, herrian, mendian, maite dituzuenekin, faltan botatzen dituzuenekin, apuntatu edo egin logikoak ez diren gauzak (ezkilen kurtso batetara apuntatu ?), irakurriz, lo eginez, filmeren bat xurgatuz, musikarekin, sukaldean ari zareten bitartean... amestu. Euria goitik behera badator, tapatu, ez da txarra noizean behin desagertzea, kutisaren linpieza bat... bada garaia, labur-labur zer esateko: ondo pasatu asteburua, indartu, eta disfrutatu.
Vivian Maier Street Photography #streetphotography #vivianmaier #blackandwhiteToad's best friend... ♥Repairing the bells of Potsdam, Germany, 1930Quint Buchholz

 Esta fotografía me inspira lo irónica que es y su manera de utilizar los recursos para dar una imagen cómica.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina