Kaixo polittek:
Zelan? Oraingoan hasieratik musika jartzea gomendatuko dizuet. Jarri eta gero irakurri,niretzat plazer hutsa da.https://www.youtube.com/ watch?v=6rX0l0RFB4A&index=21& list=RDgXyhb9pmxL4
Oporrei zukua aterata? Seguru bestela egin ezinezkoak ziren gauzak egingo zenituztela (akaso, apika, beharbada, litekeena da: ohean piska bat gehiago egon, iratzargailuari off jarri, medikuren batengana joan, lagunekin egon, kalean paseoan ibili, txatxaran egon (barriketan bakarrik ez, txatxaran... egonien egon), etxean zerbait konpondu, sofari horrenbeste agindu dizkiozun zapalkadak eman, metaturik zenituen liburuak irakurri, gaueko pelikulak ikusi, bidaiatu, egun pasak, itzotz handia egin duenez aitzakia izan dugu epeletan egoteko akaso bat baino gehiagok gaixotzeko aukera ere izan du...) oporrak opor, beste zerbaitetan lanean aritzea tokatu behar bazaigu ere.
Ez naiz asko aritu ordenadorean egunotan, pentsatzen nuena baino askoz gutxiago, alegia. Nik goian aipatu ditudan batzuk egin ditut eta bata egun pasa Iruñeara joan, lagunak bixitatu, aspaldi joateko gogoz nengoen Katakraken goiz parte ederra igaro (liburuan begiratzen, usaintzen, istorioak imajinatzen, Nafar azentoa entzun, Haur Literaturan galdu, historia, liburu bereziak...bertan bazkaldu (1000eurista bazara 9 euro menua, bestela 12. Janari aparta, gertuko baratzetakoa, maitasunez egina, alegia. Ilusioz sortu eta ilusioz diharduten laguntalde honek, urtebetan baino gutxiagoan izugarrizko bultzada eman dio eta erreferentea bihurtu da, Iruñean bai eta Nafarroan ere. Kontuan izateko lekua!
https://www.youtube.com/watch? v=wnYmsc-VRrM
http://www.katakrak.net/
@katakrak54
https://www.youtube.com/watch?
http://www.katakrak.net/
@katakrak54
1. Badakizu?Badakitzu zer? Baakizu? Bakixu? Horrela haste direnean umeen elkarrizketak zirrara berezi bat sortzen zait. Zer ote da horrenbeste harritu duen hori? Zer ote da irrikaz konpartitu gura duen hura? Lanean umeekin gaudean, sarritan ahaztu egiten zaizkigu, nahiz eta makina bat aldiz pentsatu apuntau egin behar ditugula (suposatzen dut seme-alaben pasadizoekin ere antzera gertatuko dela).
Nola ahaztu, 4 urteko Anderrek oso arduratuta, gelako arraroena zelakoan ahopeka esan zidan "badakizua" :"badakitzu zer? Nire gurasuek txikitxuek zienien ez zien batera bizi!!!!" http://www.argia. eus/blogak/estitxu-eizagirre/ 2014/12/22/badakizu-olentzero/ zertarako
Nola ahaztu, 4 urteko Anderrek oso arduratuta, gelako arraroena zelakoan ahopeka esan zidan "badakizua" :"badakitzu zer? Nire gurasuek txikitxuek zienien ez zien batera bizi!!!!" http://www.argia.
2. Gurasoekin, pantailan duzun hori egin. Zuk zer egingo zenuke, nola? Aurrean duzun hori imitatu ezazu:https://www.youtube.com/ watch?v=WB9UvjnYO90
3. Honako zertarako balio duen oso ondo jakin ez arren, izugarri gustatzen zaizkidan inbentuak http:// espejo-ludico.blogspot.com.es/ 2015/01/cafuerteras-y-otros- disenos-de-javier.html
4. Louis Bourgeois. https://www. youtube.com/watch?v=UuI_ 45fLYGk
5. Zientziaeskola, Geometria. HH eta LHko ikasleak. Eskolan egiteko ideia polita: http://zientzieskola.blogspot. com.es/2015/01/geometia-bizi- deskribatu-interpretatu.html
6. Arno Sterm. Zenbait informazio interesgarri. https://espresio tailerraeuskara.wordpress.com/ bideoak/
7. Egutegiak.Baldin eta egunkari edo banketxeren batekoa ez baduzue... http:// laclasedemiren.blogspot.com. es/2015/01/calendario-de- competencias-2015-ceapa.html? m=1
8. Musika piskatxo bat.
- Errege gauean Tumatxak ikusten egon nintzen, amodio kantuen inguruan aritu ziren. Saio guztia izan nuen gustuko, batzuk nire gaztegaraikoak zirelako, beste batzuk aspaldian entzun gabe nituelako... Niko ETxart ere agertzen da "gure Sabina euskalduna". Horra lagintxo bat, Laineko neskak xarmanki abesten dute, holako gaztetasuna horrelako ahotsa... http://www.eitb.eus/eu/
telebista/programak/tumatxak/ bideoak/osoa/2551448/bideoa- ene-maitea-nauzu-kantua- laineko-nesken-ahotsetan/
- Gauza xumeetan. Mikel Markez. "Gordetzen den oro galtzen da, itzaltzen da"ez dakit oso ados nagoen, gordetzen den oro itzaltzen da? EZ, ez nator bat, baina doinua oso alaia dela deritzot ;)https://www.youtube.com/watch?
v=f1IL8cBsqJQ
Goxatu asteburuaz egin ahal duzuena eta zortea baduzue nahi duzuena. Muxuak, laztanak eta patxoak nahastuta eta ez nago zuetaz ahaztuta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina