Uste dut zentzumen guztietatik usaimena dela gure bizipenekin bete betean lotzea lortzen gaituen zentzumena. Ez dut esan nahi entzumenak, daztamaneak, ikusmenak, ukimenak... egiten ez duenik, baina bada, zerbait, ez dakit azaltzen... aspaldian usaindu gabeko zerbait usaintzen duzunean segundu batez transportatu egiten zaituen sentsazio magikoa.
Ez dut kolonia edo fragantzia batetaz soilik hitz egiten. Dela izeba batek erabiltzen zuena, dela arropa denda handietako marka bakoitzak erabiltzen duen fragantzia... ez hori bakarrik.
Nik diot adibidez, kafe usaina. Nik hori etxeko usainarkin lotzen dut. Usaintzen dudan bakoitzean, logelako atetik sukaldeko argi izpiak bezain besteko indarrarekin amak egin berri zuen kafe usaina datorkit, "fiiiiiii" kafetera italiarrak egiten zuen zaratarekin batera. Nagiak atera eta berriz, berotan amak " neskak! Ordue da! " gozo esaten zigun arte.
Badut oso pasadizo polita. Ni Umezaintzara joan nintzen urte eta erdirekin, gurasoak lanera joan behar izan zutelako. Eskolan, bazkalostean, lokuluxka egiten genuen eta badut usain berezi bat egoten zenaren akordua. Ez nuen beste inon usaintzen. Ez zen gozoa, baina oso desatsegina ere ez zitzaidan egiten... pasatuko ziren 25 urte harrez geroztik, non, eskola berdinera bueltatu nintzen arte. Han ikusi nituen, gure koltxonetak, eskozes koadroduna (berdeak eta beltzak batzuk, beltzak eta gorriak besteak) eta bat batean, han ikusi nuen nire burua, eskumako atzamar potoloa ahoan, nire pardelak lotzean uzten zituen adartxoei buelta eta gira ematen nien ( birziklagarriak ziren orduan)... etzan egin nintzen koltxonetan. Hara!!!! Usain hura!!!! Zer zen? Hauts usain kontzentratua zen. Jada, badakit azpiko izararik jartzen ez ziguten koltxoneta hartako usaina zein zen.
Hala, zuek bezalaxe makina bat usain hartuko nituzke orain gustora, amamarena, aittitterena, maitearen azalarena, lora dendetako usaina ( zoragarria deritzot)....
Azken hilabeteotan eskola asko daude ambiente edo giroetan beraien espazioan berrantolatzen. Espazio bati usaimen bat jartzeko proposamena luzatu diet. Irrikitan nago zeintzuk diren aukeratu dituztenak. Zergatik? Zergatik usaimen bat espazio batekin? Zentzumen guztiekin lantzeko, loturak egiteko, sentimendu eta sentsazio positiboak izateko... animikoki eta sentimenduarekin eztuki lotua dagoelako, alegia.
Ez da soilik ikasleek usaindu eta sentituko dutena. Hezitzaileek ere aukeratu, eraman, jarri, mimatu, eskaini, itxaron, erreakzioez gozatu, baloratu, birplanteatu, sentitu... egiten dutelako prozesu osoan. Maitasun, afektuzko opari dela deritzot.
Espazio batean sartzeaz batera, bertan dauden kolore zein argiaz gain, usainduko dugunak, inkonzienteki gure aldartea aldatuko du.
Zeintzuk aukeratuko nituzkeen nik? Makinatxo bat! Larrosa, laranja, eukaliptoa, sagarrak, labanda... eta zuk? Zein aukeratuko duzu zuk zure eskolako espaziorako?
Laranja |
Larrosa |
Nik aukeratu ahalko balitz udan arratsaldeko euri zaparradak uzten duen inularreko hauts astindutako hori... baina agian hori usaitzeko eskola ireki eta kalera atera beharko dugu.
ErantzunEzabatuHala da <3 irekiiiii ezdu preziorik.
ErantzunEzabatu