Zer da zer? Zergatik zer? Zertarako?...
Beste mila galdera egin daitezke. Ikastetxea hitza ez dut gustuko. Edifizioa bera datorkit burura eta ez, bertan bizi direnak. Bizi egiten baita eskola batean. Ez bizitzarako ikasi, baizik "hemen eta orain" bizi. Eskolan, eskolan bizi gara, familian bizi gara, herrian bizi gara... unibertsoan bizi gara. Unibertso infinituan eta geure unibertso pertsonalean. Denok baitugu eskubidea garena izateko eta inork ez du hori aldatzeko inongo eskubiderik. Bai ordea, zoritxarrez, eraldatzeko. Ez utzi, ez. Ez, ez da.

Non daude pertsonon eskubideak? Garapeneko autonomia, sormena, ekintzailetasuna, segurtasun afektiboa, taldekidea, taldekide aktiboa, noberak bere bidea egitekoa? Nik aurrez aipatu dudan moduan ez dut ikusten lantzen denik. Lantzen ez dena, ez da bizi. Bizi ez dena, ez da barneratzen. Barneratzen ez dena ez da azaleratzen. Azalareratzen ez dena, ez da existitzen. Ta guk bizitzen dakiten pertsonak nahi ditugu. Diren horretan. Zer egin?
Hemen ez dago egia absoluturik. Hala bedi urte askoz. Nola landu norbera izateko zutabe horiek? Norbera izateko ahalmena duen eskola batean. Ambienteka edo giroka (ez dut hitz aproposik aurkitu) mugitzea.
Ambiente ezberdinetan banatu eskola. Gela bat, ambiente bat. Adibidez:
- Eraikuntza espazioa. Gela osoa eraikuntzak egiteko.
- Ametsen mundua. Gela horretan, liburuak, ipuinak, aldizkariak... lasai egoteko leku bat
- Artearen espazioa. Gela guztian esperimentatzeko. Buztina, margoak, tenperak... artea.
- Sinbolikoa. Gela guztian zehar jolas sinbolikoan aritzeko.
- Mugimendua. Mugitzeko aukera ematen duen espazioa. Psikomotrizitatea izango zen beste zerbait honetatik kanpo. Bere lekua du psikomotrizitateak.
- Esperimentazio-manipulazio. Esperimentazio mahaiak, argi mahaiak...
- Sukaldea. Zergatik ez sukalde bat. Janaria erosi, prestatu, kalkulatu, erabili, eman...
- Musika. Musikaz gozatuko duten espazioa
- ....

Hau planteatzen dudanean galdera asko izaten ditugu normala den bezala. Hona ohikoenak:
- Ikasle batek denbora guztia pasatzen badu leku berdinean? Zer? Utzi egin behar diogu? Erantzuna da baietz. Utzi egingo diogula. Asetuko da. Beharra duen seinale. Hortan jardun behar du, plazerrak edo sentsazioren batek hor egotera bultzatzen du. Utzi, bizi beza, esperimentatu beza... asetuko da. Denok asetzen gara. Orduan, beste bat izango da. Beteagoa, lasaiagoa...
- Nik nola dakit nire tutoritzan daudenak non dauden? Zure lankideek esaten dizutelako. Dokumentatuko dute. Argazkiak atera, bideoak, apunteak... hala, ebaluazioa ere aberatsagoa izango da. Ez du pertsona baten behaketatik egingo, baizik eta hezitzaile-talde batek.
- Ditugun ratioekin, ez dut ikusten. Orain zenbat dituzu? 25 ikasle, gutxi gora behera. 5 Txoko. Denak dakizu zer ari diren bizitzen aldi oro? Ez. Aldiz, imaginatu gela batean zaudela, espazio horretako materiala zure gustu gustukoa dela ( hori transmitituko duzu) eta horretan zaudela, ez 5 txokotan. Batean, handiagoa baina batean eta 25 baino gehiago, askoz gehiago ez dituzula izango. Diferentzia dago. Ikasle horiek espazioan daude nahi dutelako, zu zaude gustuko duzun espazioan...
- Zer kontatuko diet familiei? Egia betik bezala. Eskolan dabilela, kideekin aritzen dela, bere erronka propioak dituela, bere aurrezagutzetatik abiatzen dela, bere interesgunetik ateratako proiektuak egiten dituela (ez ikasle denen interesetatik abiatutakoak), bere aprendizai propioa egiten duela, sormena lantzen duela, manipulatu egiten duela eta horrek bere niarekin lotzen duela, ondorioak ateratzen dituela esperimentatzen duelako, bizi duelako... eta gainera, argazkiak, audioak, bideoak, anekdotak kontatuko dizkiezu ez zuk ikusitakoak bakarrik, baizik eta hezitzaile taldeak...

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina