2017/12/01

Gabonak eskolan

Astea pasatu da, azaroa atzean utzi dugu eta abenduaren 1a jada hemen da. 

Abenduaren 1a, Mikel Laboa hil zenaren urteaurrena 
 
... eta gabonak bertan daudenaren sentsazioa. Edo sentsazioa baino gehiago. Gabonekin badut sentsazio gazi-gozo bat. Oso gustuko ditut; neguko oporraldia, Santo Tomasak eta Santamasak, etxekoak elkartzea, hotza... jatordu ostean abestiak, neguko loreak, kandelak, etxera sartzean ematen diren aurpegi-hotzeko patxo sentituak, begiradak, dei desiatuak jasotzea...

Baina beste alde batetik, eskolan estresatu egiten garela iruditzen zait. Familiekin bilerak, gabon kantak, karpetak, eskola apaintzea (gabonetako kaxa atera, Olentzeroa jarri (batzuetan arropa garbitu, Belena montatu...), baserritar jantzia (txapela, zapia, azpiko gona, abarkaren sokak lotzen, erorketak, pikagureak...), txorixo bokadiloa (ez dakit nori erori, besteak olioa "dariola", besteak ezin duela jan...), egunean argazkiak, Olentzero dator (bat "agentziatu":aitona, praktiketakoa, gaztetxokokoa...), etorri, negarrak, sustoak,  beste batzuk "deskontzentratuak" ez delako berak ondoren kalean ikusten duena... 

Merezi du? Zertarako egiten ditugu? Zer ospatzeko? Neguko jaia? Erlijioarekin lotzen du? Ohiturekin? Beraz, zein abesti abesten ditugu norentzat, norekin, zertarako? Olentzero etorriko da? Zein? Zein itxurarekin? Zertarako?

Dena hobe beharrez egiten dugu, EZ DUT DUDARIK. Baina batzuetan estresa, desoreka, konfidantza eza... sortzen du denongan.  Beno, askorengan. 

Zer egin nahi dugu? Olentzero jada herri denetan dago, erregeak baita ere... Abestu, ez, ez da horrenbeste herritan egiten. Baina zer abesten dugu? Olez egiteko aroa (abesteko = olez egiteko / aroa = denboraldia) bada, abestu dezakegu. Makina bat abesti ditugu. Edo ez...

Txorixitoa jango dugu? Noiz? Zertarako?

Abestuko dugu? Noiz? Zer? Zertarako? Nortzuk?


Dantza egingo dugu? Noiz? Zertarako?

Baserritar jantziko gara? Noiz? Zertarako?

Karpetak egingo ditugu? EZ... ez du zentzurik. Zer espero zenuten noiz eta zertarako? ;)

Prestatzen duzuena prestatuta, bihotzez egina egongo da eta horrek ez du preziorik. Baina oraindik pedagogikan ez baduzue pentsatu... tira, urtero botatzen ditudan galderak dira, baina, ezin ixilik geratu. Egun horrek izan beharko luke:
  • Giroa lasai, segurua eta gozatzekoa.
  • Inklusioa eta aniztasuna oinarri eta zutabe (garapen maila, ahalmen, hizkuntza, kultura, erlijio, genero...).
  • Komunitatearekin edo komunitatearentzat? Edo beraiekin? Edo intimidadean ospatuko duzue eskolan?
  • ...
Zuen eskolan? Ospatuko duzue? Nola?

Eskolako neguko jai zoragarria izan dezauela polittek. 

Hemen ideia batzuk: 

  • Bideoak: 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina