2017/12/14

Koloreak

Gaur eskola txiki baten egon naiz. Gustora, koberturarik ere ez zegoen eta bertakoekin egon, egoteko, gozatzeko, behatzeko, kontenplatzeko, solasaldi gozoak izateko denbora izan dut. Lan honen momentu gozoenetakoak izaten dira, egia esan. Hemendik, beraiei, bihotzez, esker mile. 

Zertara joan naizen? Egia esan, aldaketa batzuk egin nahi dituzte, iazko Hezkuntza Proiektuan ere hala zehaztu zutenez. Premisa, ondorengoa zen. Etorri, ikusi, bazkaldu eta ondoren, HHko profesionalekin alde batetik, LHkoekin bestetik, komentatu zuek nola, zergatik antolatuko zenuketen. Zuzendariak bi premisa eman dizkigu: "hormak ezin dira bota, ni aritzen naizen gelako arbela ezin da kendu". Grazia egin dit. Modernitatearen beldur? Zentzudunaren hitzak? Prudentzia? Esaldiak, begirada garbiak, irribarrea sortarazi eta lasaitasuna eman dit, beste guztia "libre". 

Egia esan, bakoitzarekin ordubete egoteak ez du askotarako ematen. Zertzelada batzuk emateko, ez besterik. Ondoren, beraiek erabakiko dute lana, jorraketa, hausnarketa, garbiketa eta aldaketak egin nahi dituzten. Lasaitasun osoz. Behar bagaituzte, han egongo gara. Behar ez bagaituzte, ere, behar dutenerako eskura egongo gara. 

Kuriosoa izan da, hormetako irudien inguruan aritu gara ( hormak bi plano dituela, haurren begietaraino iristen direnak, heldon begiradarako daudenak), zein irudi jartzen ditugun, zenbat denboraratan egoten diren. Minimalistak izatearena, kromatikoki antolatua, garbia, ikasleen eskura. Mahaiak, aulki kopurua, biltegia gelatik kanpora, argitasuna, argi naturala, ez naturala, landareak, usaimena eta koloreak. 

Polita izan da, oso. Koloreak, zein kolore, zer, non, zergatik, zeintzuk ez, zer lortu nahi dugun... bi etapatako profesionalak osotara harrapatu ditu gaiak. Ez dakit kontzienteki edo ez. Baina hala izan edo ez, uste duguna baino garrantzi handiagoa du. Bestela, fijatu zaitezte, iragarkietan, zentru komertzialetan, banketxeetan... zer erabiltzen dute? Zein intentsitaterekin? 

Motz-motz, hurrengo baterako sakonago landu nahi dudalako, hona hemen kolore bakoitzak transmititzen duena:


Zuria: ongizatea transmititzen du, sentimenduak neutralizatzen ditu, ona, perfekzioa, hasiera, garbitasuna, egia, argitasuna, optimismoa, askatasun sentsazioa ematen du. Alderdi negatiboak hoztasuna transmitu dezake.

Urdina: 110 urdin tonalidade ezberdin ditugu. Lasaitasuna, ilusioa konfiantza, sinpatia, kontzentrazioa, inteligentzia, sormena, zientzia, fideltasuna, eternitatea, infinitua (zerua, itsasoa…)... transmititzen ditu besteak beste. Negatiboa, hoztasuna, distantzia, tristura.

Horia: bizkortasuna, irekia, argitasuna, bizia. Negatiboa, leihakortasuna.

Berdea: Berde tono ezberdinak ditugu. Beltz edo zuria dutenak oinarri edo hori kolorea dutenak. Ez dira berde berdinak, ez dute oinarri berberak…. Berdeak, orokorrean, oparotasuna, esperantza, lasaitasuna, armonia, ongizatea, natura, deskantsua.

Gorria: Hemen ere ez diitugu kolore berberak. Gorri-marrubi, gorri-”ferrari”... oinarrian horia edo zuria-beltza izateak aldaten du. Orokorrean, sexualitatea, indarra, maitasuna, atentzioarekin lotzen da. Negatiboa, biolentzia, kontrolatu ezina.

Larrosa: maitasunaren alderdi goxoena, benetako sentimenduak, estabilidadea adierazten du, geroz eta zuri gehiago, orduan eta goxoagoa...

Moratua- purpura: Espirituala, lasaia, mistikoa. Negatiboa, egozentrismoa, tirania.

Naranja: Bizitza, energia, beroa, indarra, umore ona. Negatiboa. Deskonfidantza, gaixotasuna, debilidadea, ustela egotearekin ere lotu daiteke..

Espazioetan ditugun argi artifizialekin ere berdin gertatzen da. Zeintzuk ditugu, zuriak edo horiak? Zer lortzeko? Non kokatuak? Zein intentsitaterekin?...

Badakizue koloreekin genbiltzala zer etorri zaien hezitzaile hauei burura? "Jo, ba gu ere zein kolorekin janzten garen, eragina du?" Ba bai, eragina du. Guk uste duguna baino gehiago, askoz gehaigo. Fabulatzen hasita, norbaitek "desbariatzen" esango luke, zein koloreekin jolastu beharko genuke gure jantzietan ere? Hortxe puntua...





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina