2020/03/28

Familiekin, etxekoekin harremana

Familiekin, etxekoekin harremana


"Zaintza, pertsona bati eman dieziokegun maitasun fedekarik handienetarikoa da”

Zertan jartzen dugu begirada?

Egia esan, sekula gertatu ez zaigun momentu baten aurrean gaude denok ere. Ez jakintasun horretan norberak bere burua kokatu behar du lehenbizi, ondoren, besteekin bat egiteko. Dena den, profesional bezala badugu komunitatearenganako konpromezua. Elkar heztea, zaintzea eta akonpainatzea. Nola ez, hortxe ditugu gure lankideak eta hortxe ditugu, haurrak eta beraien etxekoak edo familiak. 

Sarea izatea ezinbestekoa dugu gizakiok, berez, baikara sozialak. Indibiduotik hasi, zu, gu-ra iritsi eta sarea ehuntzerainokoa. Hezitzaile talde bat gara, ez gaude bakarrik, profesionalak garen heinean, sarekideak ere bagarelako.  Honako lerroetan gure momentuko egoera zein den zerrendatu dezakegu dezakegu.

Zerrendako atalak:

  • Zeintzuk dira gure nahiak?
  • Zeintzuk dira gure beharrak?
  • Zeintzuk dira gure oztopoak?
  • Zer espero dugu?
  • Heldu bezala eskolan nola kokatzen gara?
  • Nola koordinatuko gara? Nola koordinatzen gara? Zertarako?
  • Zein helburu ditugu familiekin harremantzeko? Zehaztu. Zertarako harremantzen gara? Nola? Zein bide erabiltzen dugu? Denekin berdin? Hala beharko luke?
  • Haurrak non kokatzen ditugu guzti honetan? 
  • ...
Plano ezberdinak bereizten ditzakegu: 

1. Hezitzailea, hezitzaile taldea, eskolako lankideak ( bedela, sukaldaria, jangelakoak, zaintzakoak, autobusekoak...), ikuskaria, Berritzeguneko aholkularia...

2. Haurra, familia eta hezitzailea

3. Bi planoen fusioa

Makina bat izan daitezke beraien arteko konbinazioak. Hori pertsona eta taldearen harteko erlazionatzeko era eta bere "zertarakoaren" baitan ere gertatuko da. Eskola bakoitzak bere bidea egingo du. Bidea egiteko erak, moduak eta estiloak markatuko digu orain eta geroa. 


Kontu hauek hizpide hartuta,ehuntzen aritu ginen joan zen astelehenean Abarkaterok. Abarkaterak, hezkuntza munduan eta batez ere, Haur Hezkuntzako etapan aritzen garen profesional,  bidaideak gara. Azken urteotan ikastaroak eman izan ditugu, guri barruak eskatzen digun horretatik abiatuta. Saiatzen gara, norberak bere burua entzuten, norbere zenak esaten digun horri kasu egin eta janzkizun akademikoarekin lotzen, ehuntzen, saretzen. Erabaki dugu Podcastak egingo ditugula, urrutian ere gertu egoteko eta nola ez, hezitzaile guztiok duzue gonbidapena. Pozarren hartuko zaituztegu denon arteko sarea ehuntze honetan. 

Bertan Podcasta: 

Spotify plataforman:https://open.spotify.com/show/3nE3KjFzZpgv8mj5hzq6mP 
Ivoox platafoman: https://www.ivoox.com/49372297 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina