2017/12/10

Patioarekin zer?

Eskola espazioan patioa ere sartzen da bere horretan. Denok dugu buruan eskola bat bere patioarekin. Baina ez dugu horren barneratua, patioa eskolan. 

Zer esan nahi dut? Eskolako espazioak eraldatzea gauza bat da, baina patioa? Ez dugu horren "gure" sentitzen?

Noiz erabiltzen dugu? Jolasgaraian? Jo... jolasteko garaia. Ordu arte ez dute jolasten? Patioa beste espazio bat baldin bada, aldi oro egon beharko litzateke irekia. Behar eta nahi dutenek aire zabalean bere aprendizaia gauzatzeko, espazio itxietan garatzen ez diren zenbait ahalmen fisiko eta kognitibo landuko baitituzte. Pertsona osasuntsuak eta zoriontsuak hezi nahi baldin baditugu, behintzat. Edo ez al dugu batek baino gehiagok umeekin kalera "alde" egin, espazio itxian erretxinduta zeudelako? Beraz, badago zerbait kaleak duena, espazio itxiak ez duena, ezta?


 Zein onura ditu espazio zabalean aritzeak?


  • Motorikoki gehiago mugitzen gara. Horrek garunera oxigeno gehiago iristea dakar eta horrek aldi berean, bere funtzionamendua hobetzen du. Hala, estresa gutxitu eta bizipoza gehitzen du. 
  • Pertsonok berez dugu jakinmina, berez dugu behatzeko, aztertzeko, galdetzeko... grina eta ahalmena. Kanpoaldeak, aldakorra dena berez (eguraldia, urtaroak, xomorroak, ura...) hori eta gehiago eskuragarri jartzen ditu inongo helduaren esku-hartzerik gabe. 
  • Itxia ez denez, aldakorra denez, sormena eta irudimena funtzionamenduan hasten da "betikoa" ez dugulako egunero, alegia. 
  • Norberaren autoirudian eta autokonfidantza lantzeko eremu paregabea dugu. Norberak bere bidea egiten du, beldur zein ezintasunak gainditzeko denbora, leku eta espazioa baitu. 
  • Lasaitzen laguntzen die kanpoan egoteak. 
  • Gaixotasun gutxiago dute. Indartsuagoak bihurtzen dira euri, elur, izotz, bero, hegohaize, iparhaize... guztiak bizi duten pertsonek. Zientifikoki konprobatua dago. 
  • Harremanak lantzeko eremu bikaina dugu, identitate indibidual zein kolektiboaren urrats garrantzitsuen leku-momentua-denbora:
    • Lagundu, lagundua izan. 
    • Eraman eramana izan.
    • Behatzailea, behatua izan. 
    • Imitatua, imitatzailea izan. 
    • Entzuna, entzulea izan.
    • ....
  • Patioa denena izatea ahalbideratzen du, bizitzeko pentsatutako patio batek. Genero ezberdinetako pertsonek txikitatik kanpo espazioan aritzen badira, bertako ohiturak, arauak ( esplizitu zein inplizituak) bai eta gerta daitezkeen mugak gainditzeko bidea da. Egun, patioa askotan gertatzen dena, herriko plazan gertatzen denaren islada da. Ezin dugu hori onartu. Hezi ditzagun espazio guztiak guztionak direnaren ez sentsazioarekin, ez sinismenarekin... hala denaren bizipenarekin. 
Baina guk zer egin bezakegu gure eskolako patioetan?

1. Denborak: Patio orduko ordu erdia luzatu edo patioa betik erabilgarri izan. Jarri arduradun bat edo batzuk eta patiora atera dadila nahi duenak nahi duenean (azken honen aldekoa naiz). Izan bedi bakoitza dena. Izan beza denbora.
Pinterest



2. Patioa egokitu. Bizipenak ahalbideratzen duten espazioak eskaini behar ditugu, Francesco Tonuccik esaten duen bezalaxe " jolasa aberatsa izateko, inguruneak anitza behar du izan". Patioak ahalbideratu beharko luke: 
  1. Mugimendua, bizipenak, esperimentazioa, manipulazioa, asktasuna...
  2. Sormena
  3. Banakako identitatea zein taldekoa eraikitzen lagunduko digun espazioa. 
  4. Behatzeko aukera emango diguna.
  5. Askatasunez mugitzeko aukera zein intimitatean, babesean egotekoa. 
  6. Naturaz, urtaroez gozatzeko aukera emango diguna. 

Patioan zer? 

  • Lorategia edota baratza
  • Ura. Iturria, aska, potzuak...
  • Maila ezberdinetako  eremuak:
    Park Sieisure
    • Enborrezko zirkuitoak
    • Mendixkak (neumotikoekin, ostoekin, egurtxoekin, arrokekin...)
    • Zuhaitzak
    • Eskalatzeko hormak 
    • Sokak

  • Jolas sinbolikorako espazioak: etxetxoak, txabolak, tipiak, barkuak...
  • Itzalak: zuhaitz, osto, oihalak...


  • Aterpeak: txabola, aterpeak, babesa emango duten eremuak...



  • Hareatzak edo "areneroak": nik hau bai, baina-rekin jarriko nuke. Hondarrak xomorro asko erakartzen ditu eta horren txikiak ez diren animaliak baita ere. Tapatu gabe, katuak etorriko zaizkigu eta tapatuta hezetasuna gustatzen zaizkien xomorroak... hemen duzue hareatzen inguruko artikulutxo bat.https://elnousafareig.org/2015/07/24/sorrals/
  • Jolas tradizionaetara jolasteko aukera emango duen espazioa.



Normatiba edo aintzat hartzeko zenbait gomendio:
  • Ertz zorrotzak ekidin: ltzeak, puntak...
  • Enborretan brintzik ez. 
  • Txirristak, rokodromoak... edo altura nabarmena duten egiturak, oinarri indargetzaile (amortiguadore) baten  gainean jarrita egon behar dute.
  • Oinarri indargertzaileak honako hauek izan daitezke: 0,2 eta 8 milimetro (eper-begia) bitarteko hondar zein inpaktua xurgatzen duten antzeko azal begetal edo materialek osatzen dute. Kontuz, orain arte gure patio zein herriko ziburuak dauden lekuetako lurrekin. Ura xurgatzen dute, haurrei ez diete estabilidaderik ematen oinez ibiltzean eta erorketarik badago, ez dira konziente egiten nola erori eta zer geratzen denarekin. 
  • Arenero edo hareatza: aireztatuko dena, xomorro ahalik eta gutxien izango dutena... hondar silizeoa da.
  • Esku, buru, hankak harrapatuak geratuko ez diren hesiak jarri. 
Nola aldatu dezakegu?
  • Enpresa bati enkargatua.
  • Auzolanean. Hezitzaile, familia, herriko elkarte... komunitatekoak.
  • ...
Mantendua nola?
  • Komunitateak berak zaindu beharko luke. Txandaka? Errotazioz?... 
  • Europako herrialde batzuetan pertsona bat egoten da udaletxeak edo diputazioak kontratatua patioak "zaintzeko". Hau da, goizeko ordu jakin batetik arratsaldeko edo iluntzeko ordu jakin bat arte, langabezian edo egoera zail batetik pasatzen ari den pertsona batek egiten du zaindari. Ireki, materiala atera edo eskuragarri jarri, zaindu...
Hesirik bai edo ez? Hemen ere koxka. Kultura da, ez dakit oso ondo zein urtetan jarri zuten hesia... nik dakidala nire gurasoen garaian ez zegoen eskola patioan hesirik, baina nire oroimenean betik egon izan da. Zergatik hesitzen ditugu eskola eremuak, publikoak badira? Zeren beldur gara? Zer lortzen dugu? Desiatua izatea bertan egotea? Ez dakit, nik ez nuke jarriko baina...

Eta zuek? Zein patio duzue? Aldaketarik egiterik nahi? EAEko auzolan taldea egingo dugu? Zer deritzozue?



2 iruzkin:

  1. Patioaren garrantzia ikusita guk hezitzaile bezala ahal dugun beste zaindu eta hibera eraldatu behar dugu. Gure plangintzan hau aurreikusi behar dugu, denon artean hausnartu eta erabakiak hartu. Hala nola, heziak bai ala ez...eta gainontzeko ezaugarri guztiak. Denak kontutan izan begar ditugu eta ahalik eta patiorik mamitsuena sortu

    ErantzunEzabatu
  2. Patioaren garrantzia ikusita guk hezitzaile bezala ahal dugun beste zaindu eta hibera eraldatu behar dugu. Gure plangintzan hau aurreikusi behar dugu, denon artean hausnartu eta erabakiak hartu. Hala nola, heziak bai ala ez...eta gainontzeko ezaugarri guztiak. Denak kontutan izan behar ditugu eta ahalik eta patiorik mamitsuena sortu gure haurreskolako txikien onurako. Beraien garapen integrala bermatzen duen patioa sortu beharra daukagu. Horretarako, daukagun patiotik abiatu eta gure eskuetan dagoena egitea. Espazio naturala sortzea onena litzateke. Zuhaitzak, belarra...elementu naturalez hornitzea, alegia. Honekin batera, egurrezko mahai eta aulkitxoak jarri daitezke, eguraldi ona dagoenean, bertan bazkaldu edota meriendatu ahal izateko. Espazio zabalak eta osasuntsuak eskeintzea oso garrantzitsua da. Azken finean, haurreskolan ikssturtean zegar ordu asko pasatzen ditugu barruan sartuta; gelan, psikogelan, jantokian, siesta gelan, aldatokian...eta haurreskolatik ateratzen direnean, ume askok, etxera doaz. Haurreskolan hirrelako espazio zabal bat eskeintzea ezinbestekoa iruditzen zait.
    Egia da ere bai, udalaren partetik laguntza gehiago beharko genukela patioaren eraldaketa hau emateko. Gaur egun egiten ditugu eskaera eskasei kasu handirik ez digute egiten. Eta guregandik lan hori egiteko proposamena luzatzen bazaie ere, ez daukagu haien baimenarik. Beraz, mugaturik gaude. Baina hala ere, lehen esan dudan bezala, ahal dugun einean patioa aldatzeko gauza txikiak aurrera atera ditzazkegu.

    Irakurritakoaren atal garrantzitsuak:
    Hesirik bai edo ez? Hemen ere koxka. Kultura da, ez dakit oso ondo zein urtetan jarri zuten hesia... nik dakidala nire gurasoen garaian ez zegoen eskola patioan hesirik, baina nire oroimenean betik egon izan da. Zergatik hesitzen ditugu eskola eremuak, publikoak badira? Zeren beldur gara? Zer lortzen dugu? Desiatua izatea bertan egotea? Ez dakit, nik ez nuke jarriko baina...

    Hareatzak edo "areneroak": nik hau bai, baina-rekin jarriko nuke. Hondarrak xomorro asko erakartzen ditu eta horren txikiak ez diren animaliak baita ere. Tapatu gabe, katuak etorriko zaizkigu eta tapatuta hezetasuna gustatzen zaizkien xomorroak...
    Lorategia edota baratza
    Ura. Iturria, aska, potzuak...
    Maila ezberdinetako eremuak:

    Park Sieisure
    Enborrezko zirkuitoak
    Mendixkak (neumotikoekin, ostoekin, egurtxoekin, arrokekin...)
    Zuhaitzak
    Eskalatzeko hormak
    Sokak


    Jolas sinbolikorako espazioak: etxetxoak, txabolak, tipiak, barkuak...
    Itzalak: zuhaitz, osto, oihalak...

    Hauek dira datorren ikasturtera begira hausnartu genezakeen ezaugarriak.

    ErantzunEzabatu