Kaixo adiskideok!
Beno, etxekolanekin jarraituz, oker ez banago, lau ziren aztertu behar genituen bloggerrak. Ez dut zurikerietan hasi nahi, baina laurak gustatu zaizkit, bakoitza arrazoi ezberdinengatik, ez ahaztu gustuak direla eta nire irestontzi partikulerretik pasatuak direla arrazoiok. Banan-banan aipatuko ditut.
1.Lapikoa: diseinua xuabea, hitzak garbi, mugitzen garen munduaren berriak editatzen ditu eta lehen begiradan garbitasuna du ezaugarritzat. Dena dela, nik argazkiak edo laukiren batean bideratzen gaituen gune horretako argazki, piktograma, anagrama... memoria bisuala erabiltzen dugunontzat, egokiagoa da.
2.Bildu: diseinua sinplea eta egokia, bidaltzen gaituen guneen argazki bana du bakoitzeko. Gaiak euskara munduarekin loturikoak dira. Hanka-motz gelditzen zait beste eremu interesgarri batzuk ikutzen ez dituela uste dut.
3.Blinklist: boteprontoan, nahasia iruditzen zait orria. Gauza asko leku gutxian, edo leku gutxi gauza askorako. Webgune ezberdinetara bideratzen zaitu, hizkuntza aintzat hartu gabe eta hori aberasgarria iruditzen zait. Aniztasuna bultzatzen du.
4.Delicious: ingelesezko webgunea, hizkuntzarekin mugak sortu ditzazke. Diseinu aldetik, zerbait kenduko nioken arren, egokia iruditzen zait.
Nik neuk, bat aukeratu beharko banuke, lapikoa aukeratuko nuke.
Besterik gabe, laister arte
2008/01/26
2008/01/25
Maitasun gutunak
Kaixo berriz ere!
Oraingo honetan, gutunen garrantziaz arituko gara. Gutunak, beste diskurtso mota asko bezala, komunikatzeko bide erabiliko dugu oraingo honetan. Gutun mota asko daude, batek ikastetxeko zuzendariari idazten diona, jaietako txosna montatzeko udaletxera idazten duena... formatu bera erabiliko dugu gutun bat idazten dugun denetan, baina hizkuntza forma ezberdina izango da. Hasi gaitezen gure gertuenetik, ezaguna egiten zaigun horretatik idazten... maitasun edo amodio gutun bat idatziko dugu. Norbaitek pentsatuko du "ni ez nago maiteminduta! Nola idatziko dut bada maitasun eskutitz bat!"... denok gaude maiteminduta (gradu ezbedinetan), pertsona, leku, oroitzapen, usain, sentimendu, abesti, txikitako tren polit horrekin... ez du zertan pertsona bati zuzenduriko idatzia izan behar. Beste norbaitek pentsatuko du "nola idatziko dut maitasun gutun bat, nire bihotzekoa, gela honetakoa bada eta denak konturatuko dira nortaz ari naizen!" ez larritu, ez duzu deskribapen zehatza egin beharrik, metaforak, metonimiak ... erabili ditzazkezu. Baina inork gutxik deskribatzen du benetan maite duena fisikoki, baizik eta sortzen duen sentimendutik, gustoko dituen alderdietatik (fisikotik haruntzago), beraz, ez da "inor" konturatuko gelakide hortaz ari zarenik. zintzilikaturik uzten dizkizuet zenbait abesti, maitasuna oinarri harturik dutenak. Goxatu!
Zerk egiten du maitasun gutun bat kuttun? Gertutasunak bizipenak deskribatzea, harttzailearekin bizi izan duzun momentu puntual batetik abiturik, sentimenduak adieraztea, besteak beste. Ez da berdina esatea "zu muxukatu zintudanean izugarri gustatu zitzaidan, han geunden hondartzan besteekin eta orduan, zu muxukatzea ikaragarria izan zen" edo "beste guztiak irriz eta dantzan zeuden bitartean, nik ez nuen nire bihotzaren taupada besterik entzuten, zure ezpainetik zure begi disdiratsuetara saltoka nituen begiak . Belarritakoa erori zitzaizun momentu hartan, eta ez dakit nola, nire eskua zure gerrian jartzeko adorerik izan ez nuen arren, nire ezpainak zure ezpainak ikutu zituzten, hasieran beldurti, ondoren, goxo eta azkenik, horren desio nituen ezpainak laztandu nituen, ur gaineko bitsetan sentitu nintzen". Zein da ezberdintasuna? Zure sentimenduak, azaltzen dituzula, zer sentitu zenuen egoera, momentu eta gertakari ezberdin horietan. Saiatu zaitez, sentimenduaren deskribapena gertua izatea, sinplea. Amodio eskutiz gehiagoren berri jakin nahi baduzue, Bergarako Jardun Euskara Elkarteak urtero egiten duen amodiozko gutunen berri ere baduzue. Animatu zaitezte aurtengo ediziora aurkezten, zergatik ez? Denok dugu komunikatzeko gaitasuna, denok dugu zerbait esateko!
Hemen uzten dizuet, gustuko izango duzuen liburu baten aipua; http://kritikak.armiarma.com/?p=4178 ... geroxeago, komentatuko duguna.

2008/01/24
Lehen pausoak

Kaixo guztioi!
Azkenean gerturatu eta nire, zein zuen blogga sortu dut. Emozio puntua sortzen du honek. Zerbait sortzeak hasierako nobedadearen sentimendua sortzen dio bati. Ia ba poliki-poliki gauzak trukatzen hasten garen.
Laister arte!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)